Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010696
"Mis Bis" ziurtagiriak ziurtagiri bakar batean jasotzen ditu Bizkaian titulartasunen bat duten BI guztiak. Ziurtagiri "tradizional" baten informazio bera jasotzen du, grafikoak kenduta.
Esteka honetan, ziurtagirira sartu ahal izango zara, sinadura digitaleko ziurtagiriren baten bidez nortasuna egiaztatu ondoren.
Pantaila horretara sartuko zara, eta "Nire Bis Ziurtagiria" botoia sakatu beharko duzu, eta agertuko den dokumentuan zure ondasun higiezin guztiak izango dituzu.
2. Ziurtagiri digitalarekin identifikatu gabe.
Hurrengo estekan katastro-balioa lor dezakezu, higiezinaren, partzelaren edo ondasun higiezinaren helbidea edo zenbaki finkoa ezagutzen baduzu.
Pantaila bat irekiko da, eta bertan, balioa eta datu mota (adibidez, zenbaki finkoa) eskatzen duen pertsonaren IFZ bete beharko da, Bilatu sakatuta, eta ondasuna agertuko da katastroko balioarekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.