www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010651

Zer egin behar da ekitaldi ekonomiko batean baino gehiagotan egiten den ikus-entzunezko ekoizpen batengatiko kenkariaren kalkuluan lehen ekitaldian kenkaria oker kalkulatu bazen?



Kenkari honetan aplikatu beharreko ehunekoa zergadunak helbide fiskala duen Lurralde Historikoan egindako produkzio osoaren gaineko gastu eta inbertsioen proportzioaren araberakoa denez, lehen ekitaldian portzentaje okerra zenbatetsi daiteke. Kasu horretan, ekoizpena amaitzen den ekitaldiari dagokion aitorpenean egin beharko da erregularizazioa.

Horretarako, laguntza programak kontrol galdera batzuk ditu; horrela, produkzioa amaitzeko ekitaldia dela adierazten bada eta hasiera data aitortutako ekitaldiaren hasieradata baino lehenagokoa bada, aurreko ekitaldietan egindako kenkaria erregularizatzeko laukitxo batzuk zabalduko dira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali