Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010611
2022ko ekitaldira arte, ekoizpen zinematografikoetan edo ikus-entzunezkoetan egindako inbertsioengatiko kenkaria 15. xedapen gehigarrian araututa zegoen. Baina azaroaren 23ko 9/2022 Foru Arauak 66quater artikulua sartu zuen, 15. xedapen gehigarrian jasotakoak ordezkatzen dituzten kultura sustatzeko pizgarriak arautzen dituena, ikus-entzunezko lanen produkzioetan egindako inbertsioei eta gastuei aplikatu beharreko kenkari-ehunekoak handituz, eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpenera eta erakustaldira ere zabalduz irabaziak.
Hala eta guztiz ere, 15. xedapen gehigarriak indarrean jarraituko du 203/2013 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean adierazitako epean, ordainketak egin ahala kenkaria aplikatzeagatik eta ordainketa horien zenbatekoagatik, 2022ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.