Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010610
2022ko ekitaldira arte, kuotaren % 50eko muga zuen kenkari-mota bakarra genuen, eta honako hauek ziren kenkariak: sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Arauaren 65. artikuluko kenkaria, garapen iraunkorra, ingurumenaren kontserbazioa eta hobekuntza eta energia-iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa bideratzen duten proiektuei lotutako inbertsio eta gastuengatiko kenkaria.
2023ko ekitalditik aurrera, 65. artikuluaz gain, kultura sustatzeko pizgarriak ditugu (66 quater artikulua).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.