www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010476

2023ko Errentaren zirriborroan jasoko al da 1979a baino lehen mutualitateetan kotizatu zuten pertsonei aplikatu beharreko murrizketa?



Bai, Bizkaiko Foru Ogasunak 2023ko errentaren zirriborroetan sartuko du PFEZri buruzko Foru Arauan aurreikusitako murrizketa, Auzitegi Gorenaren 255/2023 Epaian xedatutakoaren arabera.

  • Eragindako pertsonei abisu bat agertuko zaie adierazpen-zirriborroan sartzean, eta jakinaraziko zaie pentsioari dagokion murrizketa aplikatu zaiola.
  • Zergadun horiek guztiek behar bezala kalkulatuko dute 2023ko aitorpenean dagokien murrizketa, eta ez dute eskatu beharrik izango, ezta inolako izapiderik egin beharrik ere.
  • Aitorpena aurkeztean, check bat izango du aurreko lau urteetako aitorpenak 2023ko errenta-aitorpenaren bidez berrikusteko eskatzeko, Aldundiak aldez aurretik prestatutako formulariora joan beharrik gabe
  • Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, zeinek du murrizketarako eskubidea?
  • Zein daturekin aplikatu da murrizketa hori?
  • Aurreko urteetako zuzenketak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali