www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010337

BATUZ jarduera duten pertsona fisikoentzako lehen urratsak



Hurrengo web orrian, jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako BATUZen oinarrizko nozioei buruzko informazioa aurkituko duzu. 

 batuz

Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako BATUZ proiektuaren oinarrizko informazioko orri bat da.

Hasierako orrian laburpen-bideo baterako sarbidea dago (proiektuaren ideia orokor bat emateko) eta ezarpen-egutegiaren, salbuespenen eta borondatez izena ematearen abantailen berri ematen du.

Beheko aldeko bost ikonoek honela egituratzen dute informazioa:

  • Lehen hirurak oinarrizko betebeharrei buruzkoak dira (fakturak egitea, EEEL eta BEZ), eta ohiko galderak, sarbideak eta bideoak dituzte atal bakoitzean.
  • Laugarren ikonoak adibide praktikoak ditu, jarduera ohikoenen arabera.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali