www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010308
Nola eskatzen dut ogasuneko BEZaren zirriborroa?
Bideoa: BEZaren zirriborroa EGOITZA elektronikoan
- Zirriborroak aukerakoak dira, eskatzen duenari bakarrik eskaintzen zaizkio
- Zirriborro bakarra eska daiteke eguneko
- Zirriborroa EEELren datuekin egiten da. Datu berriak sartu badituzu, eskatu berriro zirriborro bat hurrengo egunean
|
- Ipini 303 izapideen bilatzailean, hautatu "banakako aurkezpena" eta klikatu TRAMITATU
- "Aitorpenen aurkezpena" pantailan, "Aurkezteko modua" atala zabalduko duzu, eta "Bete pantailan" aukera hautatu; orain, aldia aukeratu behar duzu, eta "Onartu" sakatu.
- Orain, elektronikoki identifikatu behar duzu zure BAKq edo ziurtapen elektronikoko edozein bitarteko.
- Pantaila berrian, klikatu ZIRRIBORROA ESKATU (eskabidea noiz egin daitekeen agertzen da). UTILITATEAK laukitxoan ere eska dezakezu (goian eskuinean)
- Klikatu "ZIRRIBORRO ESKAERA BAIEZTATU" eta adierazi noiz egongo den eskuragarri.
- Zirriborroa BERRIKUSI daiteke (akatsen bat agertzen bada, aldatu)
- Azken urratsa, garrantzitsua!!! klikatu AURKEZTU (bestela, ez da aurkeztutzat jotzen)
Informazio gehiago
 |
 |
 |
 |
Batuz lehen urratsak
|
Ohiko galderak
|
Informazio orokorra
|
|
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli