Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010242
2023ko urriaren 1etik aurrera, iraileko eta 2023ko hirugarren hiruhilekoko (eta ondorengo aldietako) BEZaren autolikidazioaren 303 ereduaren aurkezpenari dagokionez, Batuz sistemari borondatez atxikitako pertsonek eta erakundeek beren autolikidazioaren zirriborroa eskatu ahal izango dute. Zirriborroa eragiketa ekonomikoen erregistro liburuko informazioarekin bat etorriko da.
BIDEO honek BEZaren zirriborroa eskatzeko prozesua azaltzen du.
www.batuz.eus webgunean informazio gehiago aurkituko duzu.
Batuz proiektuari buruzko kontsultak postontzi hauetara bidera ditzakezu:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.