www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010234
Zeintzuk dira aitorpen bat aurkezteko epeak?
Epeak desberdinak dira, aldez aurreko adierazpena egitea nahitaezkoa den ala ez kontuan hartuta.
- Aldez aurretik deklaratu beharreko kasuak:
- Eraikin berriak egitea.
- Lehendik dauden eraikinen handitze, birgaitze eta eraberritze osoak edo integralak.
- Banaketa horizontalak.
- Ondasun higiezinen bereizketak, zatiketak, elkarketak edo agregazioak
Epea: notarioaren aurrean formalizatu aurretik, eta, nolanahi ere, aldaketa gertatu eta bi hilabete natural igaro baino lehen. Aldez aurreko deklarazioak esan nahi du dokumentu publikoan gauzatuko den eskrituraren zirriborroa aurkeztu beharko dela.
- Gainerako kasuak:
- Aldaketa fisikoak edo ekonomikoak direnean, bi hilabete naturaleko epean, aldaketa horiek gertatzen diren edo, hurrenez hurren, baimentzen diren egunetik zenbatzen hasita.
- Aldaketa juridikoak ondasun higiezinen jabetza eskualdatzean edo Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauaren 10. artikuluan jasotako eskubideetako edozein eratzean dautzan kasuetan, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan aurreikusitako epeei jarraituko zaie, zerga horien likidazioaren ondorioetarako dokumentuak aurkezteko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli