www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010216

Ondasun-inportazioei berdinetsitako eragiketak.



  1. Zergaren salbuespenaren onura hartzen duten untziak nazioarteko itsas nabigazioari lotzeko beharkizun zehaztaileak ez betetzea, honako Foru Arau honen 22. artikuluaren 1. atalaren 1. zenbakian, 26. artikuluaren 1. atalean eta 27. artikuluaren 2. zenbakian aipaturik dauden kasuetan.
  2. Emate, Elkartebarneko eskuraketa edo inportazioa zerga honen salbuespenaren onura hartzen duten untziak salbamendu, itsas urgazpen edo itsasertzeko arrantzarekiko esklusiboki ez lotzea. 23
  3. Merkataritzako jarduerak egiten dituzten konpainiak funtsean nazioarteko aire-nabigazioan aritzea zehazten duten beharkizunak ez betetzea, emate, Elkartebarneko eskuraketa edo inportazioak Zergaren salbuespenaren onura 22. artikuluaren 4. atalak, 26.aren 1. atalak eta 27.aren 3. zenbakiak aipatzen dituzten kasuetan hartzen duten aireuntziei dagokienez.
  4. Zergaren aplikazio-lurraldean burutzen diren ondasun-eskuraketak, baldin eta haien aurretiazko emate, Elkartebarneko eskuraketa edo inportazioak honako zerga honen salbuespenaren onura hartzen badute, honako Foru Arau honen 22. artikuluaren 8. eta 9. ataletan, 26. artikuluan, aurrekoarekiko loturari dagokionez, eta 60. eta 61. artikuluetan xedatuta dagoena dela bide.

    Hala ere, aurreko lerroaldean xedatu dena ez da aplikagarria izango eskuratzaileak aipatu ondasunak Elkartetik kanpora berehala eta behin betiko saldu edo garraiatzen dituenean.

  5. Ondasunen egoerak (foru-arau honen 23. artikuluan aipatuak) amaitzea edo araubideak (24. artikuluan adieraziak) uztea, baldin eta egoera horietan kokatzeko edo araubide horiei lotzeko ondasun horiekin egindako emateagatik edo Europar Batasunaren barruko eskurapenagatik zergaren salbuespena aplikatu bada, aipatu diren artikuluak eta 26. artikuluaren Bat apartatua direla-bide, edo ondasun horiek adierazitako artikuluetan salbuesten diren emateen edo zerbitzu-prestazioen xede izan badira.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoaren salbuespen gisa, ez dira inportazioei berdinetsitako eragiketak izango beheragoko ondasunen egoerak —foru-arau honen 23. artikulukoak— amaitzea edo ondasunon araubideak —24. artikulukoak— amaitzea; hona ondasunak: eztainua (NC 8001 kodea), kobrea (NC 7402, 7403, 7405 eta 7408 kodeak), zinka (NC 7901 kodea), nikela (NC 7502 kodea), aluminioa (NC 7601 kodea), beruna (NC 7801 kodea), indioa (NC ex 811291 eta ex 811299 kodeak), zilarra (NC 7106 kodea) eta platinoa, paladioa eta rodioa (NC 71101100, 71102100, 71103100 kodeak). Kasu horietan, aipatutako egoerak amaitzeak edo araubideok uzteak berekin ekarriko du zergaren likidazioa foru-arau honen eranskineko seigarren apartatuan ezarritakoaren arabera egin behar izatea. eek: BAO-2023a047-(I-273) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 47. zk. 2023, martxoak 08. Asteazkena 7. orr.

    Hala ere, ez da inportazioei berdinetsitako eragiketatzat joko 23. artikuluan aipatzen diren egoerak amaitzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak uztea, baldin eta eragiketa horrek foru arau honen 21., 22. edo 25. artikuluetan ezarritako salbuespenak aplikatu ahal zaizkion ondasun-emate bat eragiten badu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali