www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010215

Ondasun-inportazioaren kontzeptua.



Ondasun-inportaziotzat hartuko dira:

  • Erabilera askea ez duen ondasuna sartzea herriaren barnealdera, baldin eta Europako Ekonomi Elkartearen eraketa-itunbenaren 9. eta 10. artikuluetan aurrikusirik dauden baldintzak betetzen ez baditu edo, Europako Ikatz-Altzairuen Elkarte eraketaitunbearen aplikazio-eremuan bildurik badago.
  • Beste lurralde batetik aurreko zenbakian aipatzen diren ondasunez besteko ondasun bat herriaren barnealdera sartzea.

Bat apartatuan xedatutakoa gorabehera, han aipaturik dauden ondasunetariko bat zergaren aplikazio-lurraldearen barnealdean sartzen denetik foru-arau honetako 23. artikuluan aipatutako egoeretan kokatzen bada edo 24. artikuluan aipatutako araubideei lotzen bazaie —aduanaz bestelako gordailu-araubidea izan ezik—, zergaren aplikazio-lurraldean egoera horiek amaitu edo araubide horiek uzten direnean gertatuko da ondasun horren inportazioa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa kasu hauetan baino ez da aplikatuko: kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeria beteta, ondasunak adierazitako egoeretan kokatzen direnean edo adierazitako araubideei lotzen zaizkienean. Egoera eta araubide horien legeria arautzailea ez betetzeak ondasun-inportazioaren zerga-egitatea ekarriko du.

Hala ere, ez da inportaziotzat joko 23. artikuluan aipatzen diren egoerak amaitzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak uztea, baldin eta eragiketa horrek foru-arau honetako 21., 22. edo 25. artikuluetan ezarritako salbuespenak aplikatu ahal zaizkion ondasun-emate bat eragiten badu. Halaber, ez da inportaziotzat joko aurreko paragrafoan adierazitako egoerak edo araubideak amaitzea edo uztea, baldin eta eragiketa horrek itsasontzien edo aireontzien pleitamendu edo errentamendu bat edo itsasontzi-aireontzi horiei gehitzen zaizkien objektuen errentamendu bat eragiten badu, zeinei aplikatu ahal baitzaizkie foru-arau honetako 22. artikuluaren Bat, Bi, Lau eta Bost apartatuetako salbuespenak.

Inportatutako salgaiak aduanaz bestelako gordailu-araubideari lotzeak foru-arau honen 65. artikuluko salgaiei baino ez zaie egokituko. Aldez aurretik inportatu eta aduanaz bestelako gordailu-araubideari lotutako ondasunen araubide hori uzteak ondasun-inportazioaren zerga-egitatea ekarriko du, baldin eta ondasun horien inportazioari foru-arau honen 65. artikuluko salbuespena aplikatu bazaio.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali