www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010209

Justifikatu gabeko ondare-irabaziak



Ondasunak eta eskubideak justifikatu gabeko ondare-irabazitzat hartuko dira, baldin eta ondasun-eskubideon edukitza, aitorpena edo eskuraketa ez badator bat zergadunak aitortutako errenta edo ondarearekin. Halaber, justifikatu gabeko ondare-irabazitzat hartuko da existitzen ez diren zorrak zerga honen edo Ondarearen gaineko Zergaren edozein aitorpenetan sartzea, edo zor horiek liburu zein erregistro ofizialetan jasotzea.

Justifikatu gabeko ondare-irabaziak atzematen diren zergaldiko likidazio-oinarri orokorrean sartuko dira, salbu eta zergadunak behar bezala frogatzen badu ondasun zein eskubide horien jabe izan dela edo preskribatutako zergaldi bateko data jakin batetik aurrera, edo Zerga Administrazioak dagokion likidazioaren bidez zerga-zorra zehazteko daukan ahalmena egikaritzeko epea iraungi den zergaldi bateko data batetik aurrera.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali