www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010202

Gauza komuna banatzea, irabazpidezkoak desegitea edo erkideak banantzea



Honako kasu hauetan, ondarearen osaera ez dela aldatzen ulertuko da, baldin eta ez bada gertatzen adjudikazio-gaindikinik:

  1. Gauza erkidea zatikatzen denean.
  2. Irabazpidezko sozietatea edo ondasunen foru komunikazioa desegiten denean, ezkontzako partaidetzako araubide ekonomikoa azkentzen denean eta izatezko bikote baten ondare araubide ekonomikoa azkentzen denean, baldin eta aurreko araubide ekonomikoetako bat itundu badute.
  3. Ondasun erkidegoak desegitean edo erkideak banantzen direnean.

    Idatz zati honetan aipatzen diren kasuetan jasotako ondasunen edo eskubideen balioa ez da inolaz ere eguneratuko.

    Nolanahi ere, ondarearen osaeran aldaketak egon direla ulertuko da, baldin eta alderdietako batek bere buruari ondasunak edo eskubideak esleitzen badizkio, aldez aurreko partaidetza-kuotari dagokiona baino balio handiagoarekin, besteari edo beste batzuei konpentsazioa emanez, edo inolako konpentsaziorik ordaindu gabe. Kasu horietan, soberan jasotako ondasunen edo eskubideen balioak eguneratu beharko dira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali