Pertsonen garraio kolektiborako zerbitzu publikoaren zeharkako ordainketa-formulak.
Zergaren Foru Arauaren 17.2.g) artikuluan ezartzen denaren ondorioetarako, pertsonen garraio kolektiborako zerbitzu publikoa egiten duten entitateei zeharkako ordaintzeko formula da langileei ematea ordainketak egiteko txartelak edo bestelako baliabide elektronikoak, honako baldintza hauek betez gero:
Pertsonen garraio kolektiboaren zerbitzua erabiltzeko garraio-tituluen kontraprestazio gisa soilik erabili ahal izatea.
Zenbakituta egotea, izenarekin ematea, eta enpresaren izena agertzea.
Eskualdaezinak izatea.
Ez enpresak ez hirugarrenek dirua ezin itzuli izatea.
Txartelak edo ordainbide elektronikoak ematen dituen enpresak langile bakoitzari emandakoen zerrenda gorde beharko du; bertan honako datu hauek agertu behar dira:
Agiriaren zenbakia.
Langilearen esku urtean jarritako zenbatekoa.
Zeharkako ordainketa-formula hauen bidez lortutako zenbatekoa ez da izango gauzazko lansaria, eta ezin izango da izan 136,36 euro hilean baino gehiago, ez 1.500 euro urtean baino gehiago.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.