Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010195
Hala ere, ondoko kasuetan pertsonaren legezko desgaitasuna frogatutzat joko da:
Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zenbatekoa den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen Zergari buruzko Foru Arauko 23. eta 84. artikuluetan, hurrenez hurren, aipatutako baremoekin.
Hain zuzen ere, honako hauei 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatutzat emango zaie: ezintasun iraunkor osoaren, erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ziozko pentsioa aintzatetsita daukaten Gizarte Segurantzako pentsiodunak; zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro-pentsioa aintzatetsita daukaten klase pasiboetako pentsiodunak.
Nolanahi ere, epaile batek pertsona bati ordezkapen-ahalmenak dituen kuradoretza ezartzen badio, zerga honi buruzko araudian 100eko 65eko DESGAITASUNA edo handiagoa daukaten pertsonez ezarritako xedapen bereziak aplikatuko dira.
Mendekotasuna eta beraren gradua frogatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko órgano eskudunaren, Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren edo autonomia-erkidego bakoitzean dagokion organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da.
Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zein den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen artikulu honetako 1. zenbakian aipatutako baremoekin.
Hala ere, desgaitasunak edo mendekotasunak berariaz adierazita badauka iraunkorra dela, edo Zergaren sortzapen-eguna beraren kalifikazioa baliozkoa den aldian barruan badago, ez da beharrezkoa izango desgaitasuna edo mendekotasuna frogatzen duen agiriaren erreferentzia sortzapen-eguna izatea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.