www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010195

Desgaitasunaren edo mendekotasunaren gradua frogatzea.



  1. Zergari buruzko Foru Arauko 23. eta 82. artikuluetan aipatutako desgaitasuna Zerga Administrazioari frogatzeko Zuzenbidean onartutako frogabideak erabil daitezke.

    Hala ere, ondoko kasuetan pertsonaren legezko desgaitasuna frogatutzat joko da:

    • Foru Aldundiko organo eskudunak, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionalak edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko organoak ziurtatzen duenean.

      Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zenbatekoa den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen Zergari buruzko Foru Arauko 23. eta 84. artikuluetan, hurrenez hurren, aipatutako baremoekin.

    • Baldin eta Gizarte Segurantzak edo Klase Pasiboen Araubide Bereziak aitortutako prestazioa jasotzen bada ezintasun iraunkorragatik, hura aitortzeko Zergaren Foru Arauaren 23. eta 82. artikuluetan ezarritako desgaitasun-gradua eskatuz gero.

      Hain zuzen ere, honako hauei 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatutzat emango zaie: ezintasun iraunkor osoaren, erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ziozko pentsioa aintzatetsita daukaten Gizarte Segurantzako pentsiodunak; zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro-pentsioa aintzatetsita daukaten klase pasiboetako pentsiodunak.

      Nolanahi ere, epaile batek pertsona bati ordezkapen-ahalmenak dituen kuradoretza ezartzen badio, zerga honi buruzko araudian 100eko 65eko DESGAITASUNA edo handiagoa daukaten pertsonez ezarritako xedapen bereziak aplikatuko dira.

  2. Zergari buruzko Foru Arauko 82. artikuluan aipatzen den mendekotasuna onartuko zaie 2011ko otsailaren 11ko 147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera DESGAITASUNA aitortuta duten pertsonei (dekretu horren bidez, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendekotasuna balioztatzeko ezarritako baremoa onetsi da).

    Mendekotasuna eta beraren gradua frogatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko órgano eskudunaren, Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren edo autonomia-erkidego bakoitzean dagokion organoaren ziurtagiria aurkeztu behar da.

    Hori dela eta, ez da beharrezkoa ziurtagiriak horretarako berariaz eginak izatea; aitzitik, aipatutako organoek egindako beste edozein agirik ere balio du, baldin eta bertan argi eta garbi zehazten bada zein den desgaitasunaren gradua eta nolako lotura duen artikulu honetako 1. zenbakian aipatutako baremoekin.

  3. Zergari buruzko Foru Arauko 23. artikuluko 3. idatz-zatian eta 82. artikuluan aipatzen diren kenkariak edo hobariak aplikatzeko ezinbestekoa da frogatzea Zergaren sortzapenaren egunean desgaitasuna edo mendekotasuna dakarten inguruabarrak gertatzen direla.

    Hala ere, desgaitasunak edo mendekotasunak berariaz adierazita badauka iraunkorra dela, edo Zergaren sortzapen-eguna beraren kalifikazioa baliozkoa den aldian barruan badago, ez da beharrezkoa izango desgaitasuna edo mendekotasuna frogatzen duen agiriaren erreferentzia sortzapen-eguna izatea.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali