Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010180
6. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, ahalordea erabili bitartean, jarauntsiaren ondasunen gozamendunari esleituko zaizkio jarauntsiari dagozkion errentak, errenta horien jatorri edo iturriaren arabera. Aurreko 3. zenbakian xedatutakoa gorabehera, ekonomiajardueren etekinak gozamendunari egotziko zaizkio, ekonomia-jardueren etekin modura esleitu ere.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Foru Arau honen 35. artikuluan aipatzen diren kapital higigarriaren etekinak eta ondasunak edo eskubideak eskualdatzearen ondorioz eskuratutako ondare-irabaziak eta ondare-galerak, baldin eta testamentu-ahalordea noiz erabili zain dauden jaraunspenen baitako besteren kapitalen erakarpena eta erabilera ordezten dituzten aktiboak eskualdatuz lortzen badira, baldin eta eskualdaketa horrek ez badakar Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapenik, jarauntsiari berari eratxikiko zaizkio eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duen urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauko II. Tituluaren I. Kapituluan ezarritakoaren arabera kargatuko dira.
Haien gaineko gozamen-eskubiderik ez duten ondasun edo eskubideei dagokienez, ondasun-eskubideon errentak jarauntsiari berari esleituko zaizkio eta urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauko II. tituluaren I. Kapituluan ezarritakoaren arabera tributatuko dute (arau horrek Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen du).
Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen 140. artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren errentak, testamentu- ahalordea erabili bitartean, erdi bana esleituko zaizkie ezkontide alargunari eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dagoen jarauntsiari, aurreko bi paragrafoetan ezarritako erregelen arabera. Aurreko paragrafoan jasotakoa 2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera osatutako izatezko bikoteei aplikatuko zaie, izatezko bikoteak ezartzen duen ondare- eta ekonomia-araubideari Euskal Zuzenbide Zibilaren ekainaren 25eko 5/2015 Legearen manu hori aplikatu behar zaionean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.