Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010164
Enpresaburu edo profesional izatea dakarten jarduerak dira, nekazaritzakoak, basogintzakoak, abeltzaintzakoak eta arrantzakoak barne.
Araudi honetan xedatutakoaren ondoreetarako, enpresaburu edo profesionaltzat hartuko dira Balio Erantsiaren Zergari buruzko berariazko xedapenekin bat etorriz enpresaburu edo profesional direnak, nahiz eta zerga honen aplikazio lurraldetik kanpo jardun.
Ez dira sartuko enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuan Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauko 20. artikuluko lehengo idatz-zatiko 23. zenbakian ezarritakoaren arabera Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden higiezin-errentamenduak soilik egiten dituztenak, baldin eta errentamendua enpresa jarduera bati loturik ez badago Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko arautegian xedatutakoaren arabera. Halaber, ez dira sartuko zentsu horretan Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 25. artikuluko lehengo bi idatz-zatietan xedatutakoaren arabera zerga hartatik salbuetsitako noizean behingo garraiobide berrien emateak egiten dituztenak eta foru arau bereko 26. artikuluko hirugarren idatz-zatian xedatutakoa dela bide salbuetsitako Batasunaren arruko ondasun-eskuraketak egiten dituztenak.
Halaber, egoitza zerbitzu digital batzuen gaineko zerga aplikatzen den lurraldean ez duten pertsonak edo entitateak, baldin eta, zerga horren subjektu pasiboak izanik, beraren aitorpena aurkeztu behar badiote Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Ogasunari.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.