www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010085
Ordaindu beharreko emaitza duen errenta: diru-sarrera egiteko epea eta ez ordaintzearen ondorioak
Ordainketa egiteko epea:
- Errentaren zirriborroan ordainketa helbideratuta badago, kontuan zordunduko da 2025eko uztailaren 4an,
edo borondatezko epea amaitu eta hurrengo hiru egun baliodunetan.Ordainketa helbideratzeko eskatzea.
- Aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta hurrengo 3 egun balioduneko epea amaitu baino lehen,
hau da, 2025ko uztailaren 3ra arte, egun hori barne.
- Egoitza elektronikoan eskura izango duzun behin-behineko likidazioaren zenbatekoa ordaintzea,
- Edo atzerapena eskatzea.
- Ordainketa BIZUM bidez ere egin ahal izango da.
Epean ez ordaintzearen ondorioak:
- Zorra % 60/% 40 zatituta bazegoen eta lehen epea ordaintzen ez bada, zor guztia ( % 100)
betearazpen-aldian sartuko da.
- Borondatezko ordainketa-aldia amaitu eta hurrengo egunean sortuko da automatikoki errekargu
exekutiboa (ehuneko bostekoa).
- Diru-bilketa Zerbitzuak premiamendu-probidentzia jakinaraziko du.
- Zordunak hilabeteko epea izango du zorra eta errekargu exekutiboaren % 5 ordaintzeko
jakinarazpenaren egunetik aurrera.
- Epe hori igarotzen bada zorra guztiz ordaindu gabe edo ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko
eskatu gabe, errekargua % 20ra igoko da, berandutze-interesak gehituta.
- Betearazpen-aldian dauden zorrak geroratzeko eska daiteke, ondasunak besterentzeko erabakia
jakinarazi arte. Geroratze-eskaera betearazpen-aldian aurkezten bada, ez da etengo
bilketa-prozedura. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3
artikuluan ezarritako epea amaitu aurretik aurkezten bada (premiamendu-probidentzia
jakinarazten den egunetik hilabete), ez da betearazpena hasiko zordunaren ondarearen aurka,
eta exekutiboa izango da eska daitekeen errekargua.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli