www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900010085

Ordaindu beharreko emaitza duen errenta: diru-sarrera egiteko epea eta ez ordaintzearen ondorioak



Ordainketa egiteko epea:
  • Errentaren zirriborroan ordainketa helbideratuta badago, kontuan zordunduko da 2025eko uztailaren 4an, edo borondatezko epea amaitu eta hurrengo hiru egun baliodunetan.Ordainketa helbideratzeko eskatzea.
  • Aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta hurrengo 3 egun balioduneko epea amaitu baino lehen, hau da, 2025ko uztailaren 3ra arte, egun hori barne.
    • Egoitza elektronikoan eskura izango duzun behin-behineko likidazioaren zenbatekoa ordaintzea,
    • Edo atzerapena eskatzea.
    • Ordainketa BIZUM bidez ere egin ahal izango da.
Epean ez ordaintzearen ondorioak:
  • Zorra % 60/% 40 zatituta bazegoen eta lehen epea ordaintzen ez bada, zor guztia ( % 100) betearazpen-aldian sartuko da.
  • Borondatezko ordainketa-aldia amaitu eta hurrengo egunean sortuko da automatikoki errekargu exekutiboa (ehuneko bostekoa).
  • Diru-bilketa Zerbitzuak premiamendu-probidentzia jakinaraziko du.
  • Zordunak hilabeteko epea izango du zorra eta errekargu exekutiboaren % 5 ordaintzeko jakinarazpenaren egunetik aurrera.
  • Epe hori igarotzen bada zorra guztiz ordaindu gabe edo ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu gabe, errekargua % 20ra igoko da, berandutze-interesak gehituta.
  • Betearazpen-aldian dauden zorrak geroratzeko eska daiteke, ondasunak besterentzeko erabakia jakinarazi arte. Geroratze-eskaera betearazpen-aldian aurkezten bada, ez da etengo bilketa-prozedura. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3 artikuluan ezarritako epea amaitu aurretik aurkezten bada (premiamendu-probidentzia jakinarazten den egunetik hilabete), ez da betearazpena hasiko zordunaren ondarearen aurka, eta exekutiboa izango da eska daitekeen errekargua.
 

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali