Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900010071
Foru arauaren 56 bis.2 artikuluko a) eta b) letren arabera:
a) Aurreko 1. paragrafoan zehaztutako lan-harremanetik eratorritako etekin osoen atalean zehaztutako lan harremanaren ondoriozko etekin guztien % 30 salbuetsita egongo dira. b) Aurreko letran aipatutako salbuespena aplikatu ondoren, lan pertsonalaren etekin garbia zehazterakoan gastu kengarritzat joko dira, foru arau honetako 22. artikuluan jasotakoez gainera, lekualdatzearen ondorioz sortzen diren gastuak, lanpostu hori betetzean lortutako etekin osoen % 20ko mugarekin. Erregelamenduz zehaztuko da zer gastu diren horiek, eta, haiek aplikatzeko, gastuok agiri bidez justifikatu behar dira betiere
.
Zehaztutako lan-harremana Zergari buruzko Foru Arauaren 56 bis artikuluaren 1. apartatuan araututakoa da (ezertan eragotzi gabe artikulu beraren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa).
Gainera, barruan hartzen ditu zehaztutako lan-harremanetik erator daitezkeen kaleratze, lanpostu-uzte eta antzekoengatiko kalte-ordainak (kasua bada, aurretik aplikatuta salbuespen mugatua, kaleratzeagatiko kalteordainetarako arautzen dena Zergari buruzko Foru Arauaren 9. artikuluaren 5. apartatuan) eta harremanaren amaierarekin lotutako beste errenta batzuk, hala nola lehiarik ezaren klausulak.
Adierazi behar da etekin salbuetsiak lortzea ez dela oztopo araubide berezia aplikatzeko, nahiz eta haren pizgarrien kalkuluan eragin dezakeen. Zehazki, etekin salbuetsiek ez dutelako sortuko % 30eko salbuespen partzial gehigarrirako eskubiderik, ezta lekualdatzearen ondorioz izandako gastuengatik etekinak txikitzeko aukerarik ere (lanpostuan aritzean lortutako etekin osoen % 20ko mugarekin). Laburbilduta, ezin da modu horretara etekin negatiborik sartu zerga-oinarrian.
Zehatzago, ez dago eragozpenik Zergari buruzko Foru Arauaren 9.17 artikulua aplikatzeko, baina horrek ez du biderik ematen pizgarriak bikoizteko, azaldutako kalkulua dela eta. Foru arauaren 9.17 artikulua aplikatuta salbuesten den zatiak ez du aplikatuko % 30eko salbuespen partziala eta ez da kontuan hartuko gastuak kalkulatzeko % 20raino.
Era berean, zehaztutako lan-harremanetik ateratako etekinetan sartutzat joko dira aldi baterako enpleguerregulazioko espedienteetatik eratorritako diru-sarrerak, ez delako lan-kontratua azkentzen.
Zehaztutako lan-harremanetik datozen etekin osoen gainean aplikatzen da % 30eko salbuespen portzentajea. Modu berean, gastu kengarrietarako % 20ko muga ere zehaztutako lan-harremanetik datorren etekin osoaren beraren arabera kalkulatzen da.
Lekualdatzeak kausalitate erlazioa izan behar du zehaztutako lan-harremanarekin edo, kasua bada, 56 bis artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan aipatzen diren etekinekin, baina horrek ez du galarazten enpleguz edo jardueraz aldatzea baldin eta jarraitutasuna badago eta etenaldiak laburrak badira. Ez litzateke jarraitutasunik izango, esaterako, pertsonak aldi "sabatiko" bat hartzen duen kasuetan.
Jarduera ekonomikoetatik lortzen diren etekinei foru arauaren 56 bis artikulua aplikatu ahal bazaie, % 30eko salbuespen partziala eta gastu kengarrien konputua (etekinen % 20raino) etekin garbian oinarrituta kalkulatuko da, Zergari buruzko Foru Arauaren 25. eta 27. artikuluak aplikatuz. Horregatik, lekualdatutako langileen araubide bereziko pizgarriak aplikatu aurretik, bidezkoa da ondare-irabaziak eta -galerak eta jarduera hasteagatiko murrizketa konputatzea (bi gai horiek foru arauaren 25. artikuluan daude araututa).
Etekin osoak Zergari buruzko Foru Arauaren 19. artikulua aplikatuz kalkulatzen dira. Horregatik, lanaren etekin osoa, arau orokor gisa, etekin guztiek osatzen dute, foru arauaren 19. artikuluak berak ezartzen duen moduan.
Etekin osoan sartzen dira enpresek borondatezko gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak, baita zerga-oinarria murrizteko baliatzen direnean ere Zergari buruzko Foru Arauaren 70.-72. bitarteko artikuluetan xedatu bezala.
Nahiz eta, alde batetik, ez diren etekin salbuetsien araubideko pizgarriaren parte, zeren eta % 30eko salbuespen partziala kalkulatzeko oinarritik eta gastu kengarrietatik kanpo geratzen baitira, gorago adierazi denez.
Bestetik, baldin eta aplikatzekoak badira foru arauaren 19.2 artikuluan arautzen diren % 100etik beherako integrazio portzentajeak, lehenengo eta behin, bidezkoa da 19. artikulua eta % 100etik beherako integrazio portzentajeak aplikatzea, eta, eragiketa hori egin ondoren (beraz, lortzen den emaitzaren gainean), bidezkoa da % 30eko murrizketa aplikatzea salbuetsi gisa, 56 bis.2 artikuluko a) letra aplikatuta.
Horrenbestez, adierazi behar da, nahiz eta foru arauaren 19.2 eta 56 bis artikuluak bateragarriak diren, bateragarritasuna ez dagokiela zenbateko berberei. Izan ere, 56 bis artikulua aplikatu aurretik aplikatzekoa da 19.2 artikulua, zeinak dagoeneko kanpoan uzten baititu % 100etik beherako integrazio portzentajeen ondoriozko murrizketak.
Etekin osoek barruan hartzen dituzte diruzko etekinak eta gauzazkoak, are horien gainean bidezkoa denean foru arauaren 56 bis artikuluaren 2. apartatuko b) letra aplikatzea.
Etekin osoak barruan hartzen du zergadunari jasanarazi gabeko konturako sarrera.
Zehaztutako lan-harremanean lortutako etekin osoen % 30eko salbuespena aplikatu ondoren, norberaren lanaren etekin osoa kalkulatzeko, gastu kengarritzat joko dira, foru arauaren 22. artikuluan aurreikusitakoez gainera, lekualdatzearen ondorioz sortzen diren gainerakoak ere, aipatutako lanpostuan arituz lortutako etekin osoen % 20ko mugaraino (hau da, muga hori % 30eko salbuespena aplikatzen zaion zenbatekoaren gainean kalkulatzen da, eta ez salbuespen hori aplikatu ondorengo zenbatekoaren gainean).
Lekualdatzeak eragindako gastu kengarritzat joko dira jarraian adierazten direnak; Zergaren Araudiaren 1.4 artikuluan aurreikusita daude.
Alderdi enplegatzaileak diru kopururen bat ordaintzen badu gastu gehigarri horiei aurre egiteko, zenbateko horiek ez dira gauzazko ordainsaritzat joko, aipatu lanpostuan arituz lortutako etekin osoen % 20ko mugaraino.
Etekin osoen % 20ko muga hori kalkulatzeko, gauzazko etekinak ere kontuan hartu behar dira, nahiz eta foru arauaren 56 bis.2 artikuluko araubide berezia (a letra) aplikatuta salbuetsiko den % 30aren parte izan.
Bestela esanda, erregelamenduz gastu kengarri gisa arautzen diren kontzeptuengatik gauzazko ordainsariak ematen badira, gastu kengarri gisa konputatzen direnean aplikatzen den araubidearen parekoa izango dute. Bi kasuetan ere pizgarriaren gehieneko zenbatekoa, zehaztutako lan-harremanetik bertatik eratorritako etekinei dagokienez, etekinen % 50 da.
Gastu kengarri horiek konputatzearekin bateragarriak dira beste kenkari batzuk; esaterako, kenkari pertsonalak, ondorengoengatik Zergari buruzko Foru Arauaren 79. artikuluan aurreikusten den kenkaria, seme-alabei mantenurako urtekoak ordaintzeagatik foru arau beraren 80. artikuluan aurreikusitakoa, eta beste batzuk, hala nola ohiko etxebizitza alokatzeagatik 86. artikuluan arautzen dena.
Eskolatze gastuen barruan sartzen dira ikastetxe eta eskolei edo are guraso elkarteei ordaintzen zaizkienak garraio kolektiboan joan-etorriak egiteko edo ikastetxeko jantokirako.
Etxebizitzari lotutako zerbitzu edo horniduren kontratazioak eragindako gastuak kengarriak dira nahiz eta etxebizitza ez izan alokatua, beste titulu baten bidez eskuratua baizik, esaterako jabetza osoaren bidez. Kontratuak zergadunarenak berarenak edo jabeen erkidegoarenak izan daitezke. Betiere, gastua frogatu eta banakotu egin behar da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.