www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009983

Zer kenkari berri daude 2022ko ekitaldian?



2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako ondorioekin, indarrean sartu da zergaren foru-arauaren 66.bis artikulu berrian jasotako kenkaria.

Kenkari hori mikroenpresetan, enpresa txikietan edo enpresa ertain sortu berrietan, berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiari lotutakoetan inbertitzeagatik egiten da eta inbertsio horren % 25 edo % 35 kendu ahal izango da, aipatutako artikuluan bertan eta zergaren erregelamenduaren 38 bis artikuluan ezarritako muga eta baldintza jakin batzuekin.

Era berean, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako ondorioekin, indarrean sartu da zergari buruzko foru-arauaren 66.ter artikulu berrian jasotako kenkaria.

Kasu horretan, kenkaria lanbide-heziketako gastuengatik egiten da, zilarrezko ekonomiaren eta zaintzaren ekonomiaren eremuan, eta gastu horien % 10 edo % 25 kendu ahal izango da, aipatutako artikuluan bertan eta zergaren erregelamenduaren 38 ter artikuluan ezarritako muga eta baldintza jakin batzuekin.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali