www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009979

Zer muga dauka garapen jasangarria, ingurumenaren zaintza eta hobekuntza zein energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa lortzera zuzentzen diren proiektuekin loturiko inbertsio eta gastuengatiko kenkariak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 65. artikuluan jasotakoak?



2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan, Sozietateen gaineko Zergaren 67. artikuluaren lehen apartatuak jasotzen duenaren arabera, 65. artikuluan jasotako kenkarien muga kuota likidoaren 100eko 50 izango da.

Muga desberdinek eragindako kenkariak aldi berean gertatzen badira, % 70eko muga aplikatuko zaio % 35eko baterako kenkariaren muga aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari, eta % 50eko muga, berriz, % 35eko eta % 70eko kenkarien mugak aplikatu ondoren ateratzen den kuota likidoaren soberakinari.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldiaren hasieran aplikatzeko dauden 65. artikuluko kenkariak Sozietateen gaineko Zergari buruzko foru-arauaren 67. artikuluan (2021eko abenduaren 31n indarrean zegoen testua) xedatzen denaren arabera aplikatuko dira, arau horren 27. xedapen iragankorrarekin bat.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali