Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009974
2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldiei dagozkien autolikidazioak Bizkaiko Foru Ogasunak garatutako web aplikazioaren bidez egin eta aurkeztu beharko dira. Web aplikazioa, ordezkatzen duen eta erabiltzaileen ekipo informatikoetan instalatu behar zen laguntza-programa ez bezala, eskuragarri dago Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Bertara sartzeko, zergadunek erakundearen ordezkariaren ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharko dute beren burua, edo, bestela, aldez aurretik Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatutako ordezkaritzaren bidez jardun beharko dute.
Tresna berri honen helburua da zergaren autolikidazioan jasotako informazioaren kalitatea hobetzea, edukiak berrantolatzea erabilera praktikoagoa egiteko eta bistaratzea eta erabilgarritasuna hobetzeko, besteak beste. Hala ere, arreta berezia jarri da laguntza-programa zaharrak eskaintzen zituen funtzionalitate eta laguntza guztiei eusteko.
Inprimaketa-moduluak deiturikoen bidez autolikidazioak aurkezten zituzten erakundeek modu berean egiten jarraitu ahal izango dute; hala ere, aurkezteko, aldez aurretik web-aplikazioan kargatu beharko dituzte, eta bertan egingo dituzte dagozkien baliozkotzeak.
Nolanahi ere, laguntza-programak zergadunen eskura jarraituko du, 2023ko eta aurreko ekitaldietako autolikidazioak egitea eta aurkeztea errazteko. Autolikidazio horiek fitxategi-transmisioaren bidez egingo dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egin beharreko izapidearen bidez.
Esteketan, Bizkaiko Foru Ogasunak aplikazioaren erabilerari buruz argitaratutako gidetara sar zaitezke.
Zeintzuk dira 2023ko ekitaldian sozietateen gaineko zergaren laguntza-programaren berrikuntzak?
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.