Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009974
2023ko ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren autolikidazioa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak garatutako laguntza-programak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta handitu zituen azaroaren 23ko 9/2022 Foru Arauak eragindako aldaketak jasotzen ditu.
Arau horrek sozietateen gaineko zergari buruzko foru-arauaren 66quater artikulua sartu zuen. Bertan, arau horren beraren 15. Xedapen Gehigarrian jasotakoak ordezkatu zituzten zerga-onurak arautzen dira, ikus-entzunezko lanen produkzioetan egindako inbertsioei eta gastuei aplikatu beharreko kenkari-ehunekoak handituz, eta etekinak arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen produkziora eta erakustaldira hedatuz.
Horrez gain, kenkari berri bat sartu da arte eszenikoetako eta musiketako ikus-entzunezko lanen eta zuzeneko ikuskizunen finantzaketan parte hartzeagatik, baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako kenkariak jasotzeko eskubidea sortzeko baldintzak betetzen badituzte.
Eta, inbertsio eta gastu mota horiek are gehiago bultzatzeko asmoz, inbertsio eta gastu horien kuota likidoaren gaineko kenkariaren muga % 35etik % 50era igotzen da, zergaren foru-arauaren 59. artikuluan ezarritako gutxieneko tributazioaren mugetatik kanpo utzita.
Bestalde, abenduaren 28ko 10/2022 Foru Arauak, 2023ko Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontuei buruzkoak, % 15ean mantendu zuen mikroenpresek aplikatu beharreko zerga-konpentsazioa, NFISen 32.4 artikulua aplikatuz, 2023an hasitako lehen ekitaldian, apirilaren 5eko 2/2002 Foru Dekretu Arauemaileak 2022ko ekitaldirako egin zuen bezala.
Eta azkenik, 6/2021 Foru Arauan mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen kasuan Batuz sistemak dituen betebeharrak borondatez betetzeari lotutako konpentsazio berezia modu berean mantentzen da, eta sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Arauaren 26. xedapen iragankorrean eta abenduaren 14ko 158/2021 Foru Dekretuan jasotzen da.
Aldaketa hauen guztien ondorioz beharrezko aldaketak egin dira aitorpen-ereduetan eta laguntza-programan, autolikidazioa egitea errazagoa eta sinpleagoa izan dadin; helburua ahal den neurrian partidak kalkulatzeko eta betetzeko akatsak minimizatzea da. Ildo horretatik, Sozietateen gaineko Zergaren laguntza-programan ohi den bezala, programa ahalik eta eraginkorrena izateko gaitu da erabilera errazte aldera.
Zeintzuk dira 2023ko ekitaldian sozietateen gaineko zergaren laguntza-programaren berrikuntzak?
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.