www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009930

BEZ ereduak ordaintzeko edo kobratzeko modua



  1. Itzuli beharreko emaitza duten autolikidazioak:
    • Nahitaezkoa da banku-helbideratzea edozein kontu-zenbakitan, honako baldintza hauek betetzen baditu:
      • Bizkaiko Foru Ogasunak kontuaren titulartasunaren berri izatea.
      • Kontuaren titulartasuna ereduaren deklaratzaileari dagokiola.
    • Inprimaki ofizialean aurkezten badu, eta akats baten ondorioz ez badu kontu-zenbakirik jartzen, edo Ogasunak ez badaki aitortzailea horren titularra denik, likidatu ondoren, Diruzaintza saiatuko da ordainketa egiten subjektu pasiboaren kontu erregistraturen bati, eta bat ere aurkitzen ez badu edo finantza-erakunderen batek itzulita badator, bi aukera ditu aitortzaileak:
      • Diruzaintzako Atalean txekea jasotzea.
      • Transferentzia jaso nahi duzun kontuaren titulartasunaren jatorrizko ziurtagiria bidaltzea.
  2. Sartu beharreko autolikidazioak:
    • Banka elektronikoaren bidez, aukera honi atxikitako erakundeetan bakarrik (adibidez).
    • Banku-helbideratzea, erakunde laguntzaile baten kontu-zenbaki batera, lehen adierazitako bi baldintza horiek betez gero.
    • Ordainketa-gutuna, zergak biltzen laguntzen duen edozein erakundetan sartuta

Egoitza elektronikoaren bidez kontu bankarioekin jarduteko:

  • Kontuaren titularrak edo hirugarren batek egiaztatu ahal izango du kontu bat Ogasunean jarduteko operatiboa dela eta banku-kontu baten alta eskatu ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren "Banku-kontuak zerga-erabilerarako: egiaztapena eta alta" prozeduratik.
  • Egiaztatu lehenengo kontua, administrazio honi inoiz eman ez badiozu ere, finantza-entitateek informazio hori ematen baitiote Foru Ogasunari, edo ea finantza-entitatea euskal administrazioaren ordainketa pasabideari atxikita dagoen. Esteka honetan, sistema honi atxikitako erakundeak egiaztatu ahal izango dituzu:

    "Nire ordainketak"ri atxikitako finantza-erakundeak

  • Egiaztatu ondoren erantzuna «erregistratu gabeko kontua» bada, banku-titulartasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, «Kontuari alta ematea ziurtagiriarekin» formularioaren bidez. Kontuei banku-titulartasunaren ziurtagiriarekin alta emateko eskaerak bi egun baliodunean izapidetuko dira, gehienez ere, eskaera jasotzen denetik, aurkeztutako dokumentazioa zuzena bada (banku-titulartasunaren ziurtagiria).
  • Gogoratu: erabili beharreko kontua zure tributu-izapidearen emaitzaren araberakoa da. Emaitza sartzeko bada, hau da, zergadunak ordaindu behar badu, kontua Finantza-entitate laguntzaile batena izango da.
  • Interesdunak kontuaren titularra izan behar du.

Nola ordaindu telematikoki izapidetutako zergak?


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali