Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009892
Kontsumoko estatu kideak dira araubide bakoitzaren barruko eragiketak kokatzen eta zergapetzen diren estatuak. Zehazki:
Zerbitzu-prestazioen kasuan, prestazio horien kokalekutzat hartzen diren estatuak.
Europar Batasunaren barruko urruneko ondasun-salmenten kasuan, bezeroarentzat diren igorri edo garraiatutako ondasunen helmuga diren estatuak.
Interfaze elektronikoek egindako zenbait ondasun-emate nazionalen kasuan, emandako ondasunen igorpena edo garraioa Batasuneko estatu berean hasi eta amaitzen denean, estatu hori bera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.