www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009890

Zer da identifikazioko estatu kidea?



Enpresaburua edo profesionala leihatila bakarreko araubideak aplikatzeko Batasuneko zer estatutan erregistratzen den, estatu hori da identifikazioko estatu kidea. Estatu horren bidez, bete egingo dira leihatila bakarrean egitekoak diren eragiketetatik eratorritako zerga-betebeharrak Batasuneko gainerako estatuetan.

Estatu hori zein den zehazten du enpresaburuaren edo profesionalaren egoitzak edo ezarpeneko lekuak, edo, hala badagokio, bitartekariarenak.

Enpresaburua edo profesionala Europako Erkidegoan ezarrita ez badago, identifikazioko estatua aukeratu egin ahal izango da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali