www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009885

Batasunaren araubidea (UOSS)



Araubide honi heldu ahal izango diote araubidearen xede diren eragiketak egiten dituzten enpresaburu edo profesionalek, Europako Erkidegoan ezarrita egon zein ez.

Hori bai, araubide horretan aitortu beharreko eragiketak aldatu egiten dira subjektu pasiboa Europako Erkidegoan ezarrita dagoen edo ez kontuan hartuta. Zehazki:

  1. Europako Erkidegoan ezarritako enpresaburu edo profesionalek honako hauek sartuko dituzte araubidean:
    • Zerbitzu-prestazioak enpresaburuak edo profesionalak ez diren baina hala jarduten duten eta Europako Erkidegoan —baina araubide berezi honi heltzen dion enpresaburu edo profesionalarenaz bestelako Batasuneko estatu batean— ezarrita dauden pertsonei, baldin eta zerbitzuak ematen badira enpresaburua edo profesionala ezarrita ez dagoen Batasuneko estatu batean.

      Zerbitzuak enpresaburuaren egoitza den Batasuneko estatuan edo hura BEZaren ondorioetarako ezarrita dagoen estatu batean ematen badira, zerbitzu-prestazioak dagokion herrialdean aitortu beharko dira BEZaren araubide orokorrean, eta ez UOSS araubidean.

    • Europar Batasunaren barruko urruneko ondasun-salmentak, subjektu pasiboa erregistratuta dagoen Batasuneko estatuan egiten direnak barne, eta Batasuneko beste estatu batean egiten direnak, enpresaburua edo profesionala BEZaren ondorioetarako bertan ezarrita badago.

      Garrantzitsuena da salmentak urrunekoak izatea eta ondasunak estatu batetik beste batera garraiatzea, eta berdin dio enpresaburu edo profesionala ondasunak iristen diren lekuan ezarrita dagoen ala ez.

  2. Europako Erkidegoan ezarrita ez dauden enpresaburuek edo profesionalek Batasunaren araubidean bakarrik aitortu ahal izango dituzte Europar Batasunaren barruko urruneko salmentak.

    Europako Erkidegoko azken kontsumitzaileei ere zerbitzuak ematen badizkiete, kanpoko araubidean aitortu ahal izango dituzte, baina ez Batasunaren araubidean.

  3. Legeak aginduta ondasun-emateen subjektu pasibotzat hartzen diren interfaze elektronikoek —Europako Erkidegoaren barruan zein kanpoan ezarriek— honako hauek sartuko dituzte araubidean:
    • Haiek tartean sartuta dituzten Europar Batasunaren barruko urruneko salmentak, salgaien saltzailea Erkidegoan ezarrita ez dagoenean.
    • Ondasunen emate nazionalak (Batasuneko estatu batetik besterako garraiorik gabekoak), salgaien saltzailea Erkidegoan ezarrita ez dagoenean.

Interfaze elektronikoak bere salgai edo zerbitzuen zuzeneko salmentak ere egiten dituenean, Batasunaren araubidean edo Batasunetik kanpoko araubidean ere sartuko ditu, dagokionaren arabera.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali