www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009884

Batasunetik kanpoko araubidea (EUOSS)



Europako Erkidegoan ezarrita ez dauden enpresaburu edo profesionalek araubide honi heldu ahal izango diote baldin eta enpresaburuak edo profesionalak izan ez arren halakotzat jarduten duten pertsonei ematen badizkiete zerbitzuak, eta pertsona horiek Erkidegoan ezarrita badaude.

Subjektu pasibo horrek, nahiz eta ezarrita ez egon, BEZaren ondorioetarako erregistratuta badago edo erregistratzeko betebeharra badu Batasuneko estatu batean enpresatik kontsumitzailearenganako zerbitzuak ez diren prestazioei dagokienez, aukera izango du Batasunetik kanpoko araubideari heldu ahal izateko enpresatik kontsumitzailearenganako zerbitzuei dagokienez.

Araubide berezia Europako Erkidegoan egindakotzat jo beharreko zerbitzu-prestazio guztiei aplikatuko zaie.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali