www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009815

Kooperatiba batek eta bere langileek, ados jarrita, Gizarte Segurantzan erretiroa hartzeko plan bat erabakitzen dute, zenbateko jakin bat kobratzearen truke, hileko ordainketa gisa. Zenbateko hori aldatu egiten da ohiko erretiro-adinera iritsi arte geratzen zaizkien urteen arabera. Jakin nahi du zein den PFEZren eremuan neurri horri heltzen dioten lan-bazkideei ordaindu beharreko kopuruen tratamendua.



Data 29.03.2019

Lan-harremana adostasunez suntsiaraztea den arren,, PFEZaren oinarrian, arrazoi horrengatik jasotzen duten zenbatekoaren % 100 integratu beharko dute, ekitaldi batzuei egotz dakiekeen etekina era nabarmen irregularrean jaso dutelako (etekina ez da ekitaldi bakarrean jasotzen eta, beraz, ezin da baliatu PFEZAren 14. artikulua, etekin horren gainean, % 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu ahal izateko).

Araubidea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 15, 16, 19. artikuluak eta hogeita zortzigarren xedapen iragankorra.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 14 eta 16. artikuluak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali