www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009752
Nola kalkulatu lekualdatutako langileen gastuen % 20ko muga? Adibidea
Pertsona batek baldintzak betetzen ditu eta Lekualdatutako Langileen Araubide Berezia aplikatzea aukeratzen du.
Erregimen berezi hori aplikatzeak sortzen duen lan-harremanetik eratorritako laneko diru-sarrera osoak 15.000 eurokoak dira, eta horietatik % 30 salbuetsita daude 2022an. Joan-etorriak 5.000 euroko gastuak eragiten dizkio, eta horietatik 4000 euro zergadunak ordaintzen ditu eta 1000 euro zuzenean enplegatzaileak.
Aitorpenaren laukitxoak nola bete (Lan-etekinen atalean):
- Diruzko diru-sarrerak ( % 30eko salbuespena): 15000* 0,70 = 10.500
- Zenbatu beharreko desplazamendu-gastuen muga kalkulatzea
- enplegatzaileak zuzenean ordaintzen dituen diruzko sarrerak eta joan-etorrietako gastuak batu, kopuru horri 0,7rekin zatituko dgu, eta emaitzari % 20 aplikatuko diogu.
- ((10500+1000)/0,70)* 0,20) = 3285,71
- Lekualdatutako langileen araubide bereziaren gastua
- Lortutako aurreko mugari enplegu-emaileak zuzenean ordaintzen duena kentzen diogu: 3285,71 – 1000 = 2285,71
- Enplegatzailearen gastua (LLA): 1000
Eta enplegatzaileak estalitako gastuek muga gainditzen badute, adibidez enplegatzaileak ordaindutako joan-etorrien gastuak 4500 eurokoak eta zergadunak ordaindutakoak 500 eurokoak badira?
- Diruzko sarrerak: 15000* 0,70 = 10500
- Desplazamendu-gastuen muga: (10500+4500)/0,70)* 0,20) = 4285,71
- Enplegatzaileak mugaren gainetik dauden 4500 euro ordaindu dituenez, zergadunak espezieko ordainsari gisa islatu beharko du aldea, eta ezingo ditu zenbatu joan-etorrietako gastuengatik pertsonalki ordaindu zituen 500 euroak.
- Gauzazko lansariak: 4500-4285,71 = 214,29
- Enplegatzailearen gastua (LLA): 4285,71
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli