www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009752

Nola kalkulatu lekualdatutako langileen gastuen % 20ko muga? Adibidea



Pertsona batek baldintzak betetzen ditu eta Lekualdatutako Langileen Araubide Berezia aplikatzea aukeratzen du.

Erregimen berezi hori aplikatzeak sortzen duen lan-harremanetik eratorritako laneko diru-sarrera osoak 15.000 eurokoak dira, eta horietatik % 30 salbuetsita daude 2022an. Joan-etorriak 5.000 euroko gastuak eragiten dizkio, eta horietatik 4000 euro zergadunak ordaintzen ditu eta 1000 euro zuzenean enplegatzaileak.

Aitorpenaren laukitxoak nola bete (Lan-etekinen atalean):

  • Diruzko diru-sarrerak ( % 30eko salbuespena): 15000* 0,70 = 10.500€
  • Zenbatu beharreko desplazamendu-gastuen muga kalkulatzea
    • enplegatzaileak zuzenean ordaintzen dituen diruzko sarrerak eta joan-etorrietako gastuak batu, kopuru horri 0,7rekin zatituko dgu, eta emaitzari % 20 aplikatuko diogu.
    • ((10500+1000)/0,70)* 0,20) = 3.200€
  • Lekualdatutako langileen araubide bereziaren gastua
    • Lortutako aurreko mugari enplegu-emaileak zuzenean ordaintzen duena kentzen diogu: 3.200 – 1000 = 2200€
  • Enplegatzailearen gastua (LLA): 1000 € 

  Lekualdatutako langile baten sarrera eta gastui sartzeak. Gastuak ezarritako mugak ganditzen ez direnean.

Eta enplegatzaileak estalitako gastuek muga gainditzen badute, adibidez enplegatzaileak ordaindutako joan-etorrien gastuak 4500 eurokoak eta zergadunak ordaindutakoak 500 eurokoak badira?

  • Diruzko sarrerak: 15000* 0,70 = 10500
  • Desplazamendu-gastuen muga: (15000+4500) x 0,20) = 3.900€1
    • Enplegatzaileak mugaren gainetik dauden 4500 euro ordaindu dituenez, zergadunak espezieko ordainsari gisa islatu beharko du aldea, eta ezingo ditu zenbatu joan-etorrietako gastuengatik pertsonalki ordaindu zituen 500 euroak.
  • Gauzazko lansariak: 4500-3.900 = 600€
  • Enplegatzailearen gastua (LLA): 3.900€

 

 Lekualdatutako langile baten sarrera eta gastui sartzeak. Gastuak ezarritako mugak ganditzen direnean. 


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali