Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009733
Enbargo-idatzoharra luzapena eskatu gabe iraungitzen bada, idatzohar berriak berriro tributatuko du egintza juridiko dokumentatuen bidez, % 0,5eko tasan.
Aurreneurrizko idatzoharrak, horien jatorria edozein dela ere, idatzoharraren datatik 4 urtera iraungiko dira, salbu eta legean epe laburragoa ezarrita dutenak.
Hala ere, interesdunek eskatuta edo horiek dekretatu dituzten agintarien aginduz, beste 4 urtez luzatu ahal izango dira, baldin eta luzapena agintzen duen manamendua idazkuna iraungi baino lehen aurkezten bada. Luzatutako idatzoharra luzapenaren idatzoharretik lau urtera iraungiko da. Ondorengo luzapenak ere egin ahal izango dira, baldintza beretan.
Lau urteko epea zenbatzeari dagokionez, Hipoteka Erregelamenduaren 109. artikuluko letran xedatutakoari jarraitu beharko zaio: «Epeak hilabeteka edo urtetan finkatuta badaude, datatik datara zenbatuko dira. Mugaegunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako egunaren baliokiderik, epea hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.