www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009730

Zergari lotuta dago hipoteka-mailegua lursail batean ohiko etxebizitza eraikitzeko?



Ferminek lursail bat erosi du bere ohiko etxebizitza eraikitzeko. Horretarako, hipoteka-mailegua da, finantza-erakunde batekin egindako eskritura publikoan. Egintza juridiko dokumentatuen mende al dago?

OE-EJDren 4/2012 Instrukzioaren 6. puntuan ezarritakoaren arabera, salbuetsita egongo litzateke.

Salbuetsita daude:

2. Mailegu edo kreditu baten berme gisa eratutako hipoteka-eskubide errealen eraketa dokumentatzen duten eskritura publikoen 1. kopiak, honako hauetarako:

  • Ohiko etxebizitza eraikitzea.
  • Ohiko etxebizitza eraikitzeko lursail bat erostea.
  • Eraikitzen ari den eta izaera hori izango duen higiezin bat erostea.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali