Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009720
Bai. Jabekidetza bat desegiten denean, ondasuna esleitzen ez zaion jabekideak jasotzen duen konpentsazioak berekin ekarriko du erkide horrentzat PFEZari lotutako ondare-irabazia izatea, baldin eta ondasun horren balioa eguneratzen bada eskuratzen denetik esleitzen den arte, eta balio-diferentzia hori positiboa bada.
Ondare-irabazia honela kalkulatuko da:
Jabekidetza azkentzean jasotako diruzko konpentsazioa (60.000 €) eta etxebizitzaren erosketa-prezioaren % 50 1983an, aldez aurretik eguneratuta (25.000 €x eguneratze-koefizientea).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.