www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009720

Bi erkidek 2023an desegin zuten 1990ean 50.000 euroren truke eskuratu zuten higiezin baten gaineko jabekidetasuna. 2023an 120.000 euroren balioa eman zioten higiezinari, eta horietako batek beste jabekideari 60.000 eurorekin konpentsatuko dio. Badago ondare-irabazirik?



Bai. Jabekidetza bat desegiten denean, ondasuna esleitzen ez zaion jabekideak jasotzen duen konpentsazioak berekin ekarriko du erkide horrentzat PFEZari lotutako ondare-irabazia izatea, baldin eta ondasun horren balioa eguneratzen bada eskuratzen denetik esleitzen den arte, eta balio-diferentzia hori positiboa bada.

Ondare-irabazia honela kalkulatuko da:

Jabekidetza azkentzean jasotako diruzko konpentsazioa (60.000 €) eta etxebizitzaren erosketa-prezioaren % 50 1983an, aldez aurretik eguneratuta (25.000 €x eguneratze-koefizientea).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali