www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009705
Aurkezteko behartuak. Informazioa berehala emateko sistema (IBES) eta Batuz
Berehalako informazio-hornidura (SII):
Zergadun behartuak edo SIIa aukeratu dutenak (ekitaldi osoa edo zati bat) salbuetsita daude hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko betebeharretik (347 eredua).
Batuz:
- Urtarrilaren 1eko ondorio-datarekin Batuzera aurkezten den enpresa: hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena (347 eredua) aurkezteko betebeharretik salbuetsita daude.
- Batuz-erako hautagai den enpresa, urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:
- Lehen, SIIri atxikita zegoen: hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko betebeharretik kanpo daude (347 eredua).
- Lehenago EZ zegoen SIIren barruan: hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkeztu behar du (347 eredua), ekitaldi osorako.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli