www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009682

Ordainketa banku-helbideratze bidez



  1. Ordainketa banku-kontuan helbideratu ahal izango da, ordaintzera behartuta dagoen pertsonak honako betekizun hauek betetzen baditu:
    • Ordainketa helbideratu den kontuaren titularra izan behar du, eta kontu hori zergabilketan laguntzen duen erakunderen batean irekita eduki behar du.

      Aurreko paragrafoan ezarritakoez bestelako baldintzak eta betekizunak ezarri ahal izango dira Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren foru agindu baten bidez.

    • Helbideratzeko aginduaren berri eman behar dio Zerga Administrazioari; horretarako, Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren foru agindu bidez kasu bakoitzerako ezartzen diren prozedurak beteko ditu. 24
    • Helbideratze-kontuaren IBAN kodea adierazi behar du, eta, kontuaren titulartasuna ez badago lehendik jasota Zerga Administrazioan, justifikatu egin beharko du titulartasun hori.
  2. Ordainketaren frogagiritzat joko da erakundeak berariaz egindakoa, adierazitako bankukontuan zordunketa egin ondoren.
  3. Aldizkako epemuga duten eta taldeka jakinarazten diren sarrerak direnean, edo ordainketa geroratzen denean, hirugarren pertsona baten titulartasuneko kontu batean helbideratu ahal izango da ordainketa, hark baimena ematen badu. Hori mugaeguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez, egin beharko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali