www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009680

73 urteko pertsona batek, erretiroa hartzen duenean, diru-kopuru bat jasotzen du Gizarte Segurantzatik oroharreko prezioan, erretiroa 8 urtez atzeratzeagatik, 65 urte bete ondoren



% 50 egozten da

Jaso beharreko zenbatekoa denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutako etekintzat hartzen da, iraupen mugagabeko eskubide ekonomiko batzuen ordez prestazio bakarra lortzeak dakarren heinean.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 14.1 e) artikulua 1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauaren 19. artikuluaren 2. paragrafoaren a) letran aurreikusitako % 50eko integrazio-ehunekoa aplikatzeko, Zerga, denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutako lan-etekintzat hartzen dira, honako hauek bakarrik, zergaldi bakar batean egozten direnean:

(...) e) Soldata-osagarriak, pentsioak edo iraupen mugagabeko urtekoak konpentsatzeko edo konpontzeko edo lan-baldintzak aldatzeko ordaindutako zenbatekoak. (...) .


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali