Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009678
Batuz-i 2024ko urtarrilaren 1etik atxikitako zergadunak
2024ko PFEZren zirriborroa EEEL berriaren informazioaren arabera kalkulatuko da, adibidez.
Batuz sistemari 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako atxikitu zarenez, EEEL berrian baino ez dituzu idatz-oharrak egin behar. Ez duzu aurkeztu behar 2023ko ekitaldiko BILAren 140 eredua.
Zenbatespen-metodoa (zuzeneko normala edo zuzeneko erraztua) 2024ko ekitaldiko EEEL berrian adierazi behar da, “Zerga garrantzia duen bestelako informazioa” kapituluan, “Zenbatespen metodoa eta izakinen aldaketa” azpikapituluan.
Horretarako, BFAren EEELa eramateko aplikazioa erabiltzen baduzu (https://www.batuz.eus/eu/eeel), 2024ko ekitaldia aukeratu beharko duzu (zergapekoa identifikatzeko datuen eskuinaldean), 2025ea agertzen baita lehenetsita.
2024. urtean zehar Batuz-i atxikitako zergadunak
2024ko PFEZren zirriborroa EEEL berriaren informazioaren eta 140 ereduaren arabera kalkulatuko da:
Lehenengo hiruhilekotik aurrerako ondorioak baditu (2024ko apirilaren 1etik, 2024ko uztailaren 1etik edo 2024ko urriaren 1etik), data horretatik aurrera egindako eragiketak EEEL berrian idatzi beharko dira. Data hori baino lehen egindako eragiketak 2025eko otsailean aurkeztu beharko den BILA plataformaren 2023ko ekitaldiko 140 ereduko aitorpenean gehitu beharko dira.
Ondorioz, 2024ko PFEZren zirriborroa kalkulatzeko, kontuan hartuko da EEEL berriaren informazioa eta BILA plataformaren 140 eredua; beraz, eragiketa bera ez da erregistratu behar EEEL berrian eta 140 ereduan.
PFEZren sarreren eta gastuen laburpen-txostena eska dezakezu BFAren EEEL berriaren aplikazioan, "Erabilgarritasunak" ataletik. Txosten honek ekitaldi bateko EEELaren sarreren eta gastuen idatz-ohar guztien batukaria jasotzen du, jardueraren, EEELaren kapituluaren eta, hala badagokio, gastu-kontuaren kodearen arabera ordenatuta.
Txosten honen edukia hurrengo esteka zehazten da: https://www.batuz.eus/eu/ohiko-galderak?q=249
PFEZn, oro har, sarrerak eta gastuak eragiketa egiteko aldiari (sortzapena) egotziko zaizkio. Horregatik, bereziki, 2024ko PFEZren zirriborroak 2025ean egindako fakturen sarrerak jasoko ditu, 2024an eragiketa-data badute, eta ez ditu barnean hartuko 2024an egindako fakturen sarrerak, 2023ko eragiketa-data badute.
2024ko PFEZren zirriborroko Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioaren ehunekoa kalkulatzeko, sistemari atxikitzeak ondorioak dituen data hartuko da kontuan.
Hala ere, zure erantzukizuna da Batuz sistemaren betebeharrak geroago betetzen hasi bazara benetan dagokizun konpentsazio-ehunekoa aukeratzea PFEZren aitorpena aurkeztean.
Batuz sistemari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu www.batuz.eus webgunean.
Batuz proiektuari buruzko kontsultak postontzi hauetara bidera ditzakezu:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.