Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009678
2022ko PFEZren zirriborroa EEEL berriaren informazioaren arabera kalkulatuko da, adibidez.
Zenbatespen-metodoa (zuzeneko normala edo zuzeneko erraztua) 2022ko ekitaldiko EEEL berrian adierazi behar da, “Zerga garrantzia duen bestelako informazioa” kapituluan, “Zenbatespen metodoa eta izakinen aldaketa” azpikapituluan.
Horretarako, BFAren EEELa eramateko aplikazioa erabiltzen baduzu (https://www.batuz.eus/eu/eeel), 2022ko ekitaldia aukeratu beharko duzu (zergapekoa identifikatzeko datuen eskuinaldean), 2023a agertzen baita lehenetsita.
PFEZren sarreren eta gastuen laburpen-txostena eska dezakezu BFAren EEEL berriaren aplikazioan, "Erabilgarritasunak" ataletik. Txosten honek ekitaldi bateko EEELaren sarreren eta gastuen idatz-ohar guztien batukaria jasotzen du, jardueraren, EEELaren kapituluaren eta, hala badagokio, gastu-kontuaren kodearen arabera ordenatuta.
Txosten honen edukia hurrengo esteka zehazten da: https://www.batuz.eus/eu/ohiko-galderak?q=249
PFEZn, oro har, sarrerak eta gastuak eragiketa egiteko aldiari (sortzapena) egotziko zaizkio. Horregatik, bereziki, 2022ko PFEZren zirriborroak 2023an egindako fakturen sarrerak jasoko ditu, 2022ko eragiketa-data badute, eta ez ditu barnean hartuko 2022an egindako fakturen sarrerak, 2021eko eragiketa-data badute.
2022ko PFEZren zirriborroko Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioaren ehunekoa kalkulatzeko, sistemari atxikitzeak ondorioak dituen data hartuko da kontuan.
Hala ere, zure erantzukizuna da Batuz sistemaren betebeharrak geroago betetzen hasi bazara benetan dagokizun konpentsazio-ehunekoa aukeratzea PFEZren aitorpena aurkeztean.
Batuz sistemari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu www.batuz.eus webgunean.
Batuz proiektuari buruzko kontsultak postontzi hauetara bidera ditzakezu:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.