www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009678

Batuz betetzea eta 2023ko PFEZren zirriborroa: informazio orokorra



Batuz-i 2023ko urtarrilaren 1etik atxikitako zergadunak

2023ko PFEZren zirriborroa.

2023ko PFEZren zirriborroa EEEL berriaren informazioaren arabera kalkulatuko da, adibidez.

Batuz sistemari 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako atxikitu zarenez, EEEL berrian baino ez dituzu idatz-oharrak egin behar. Ez duzu aurkeztu behar 2022ko ekitaldiko BILAren 140 eredua.

Jarduera ekonomikoaren etekina kalkulatzeko metodoa 2023ko ekitaldiko EEEL berrian.

Zenbatespen-metodoa (zuzeneko normala edo zuzeneko erraztua) 2023ko ekitaldiko EEEL berrian adierazi behar da, “Zerga garrantzia duen bestelako informazioa” kapituluan, “Zenbatespen metodoa eta izakinen aldaketa” azpikapituluan.

Horretarako, BFAren EEELa eramateko aplikazioa erabiltzen baduzu (https://www.batuz.eus/eu/eeel), 2023ko ekitaldia aukeratu beharko duzu (zergapekoa identifikatzeko datuen eskuinaldean), 2024a agertzen baita lehenetsita.

2023. urtean zehar Batuz-i atxikitako zergadunak

2023ko PFEZren zirriborroa

2023ko PFEZren zirriborroa EEEL berriaren informazioaren eta 140 ereduaren arabera kalkulatuko da:

Lehenengo hiruhilekotik aurrerako ondorioak baditu (2023ko apirilaren 1etik, 2023ko uztailaren 1etik edo 2023ko urriaren 1etik), data horretatik aurrera egindako eragiketak EEEL berrian idatzi beharko dira. Data hori baino lehen egindako eragiketak 2024ko otsailean aurkeztu beharko den BILA plataformaren 2023ko ekitaldiko 140 ereduko aitorpenean gehitu beharko dira.

Ondorioz, 2023ko PFEZren zirriborroa kalkulatzeko, kontuan hartuko da EEEL berriaren informazioa eta BILA plataformaren 140 eredua; beraz, eragiketa bera ez da erregistratu behar EEEL berrian eta 140 ereduan.

EEEL berriaren sarreren eta gastuen PFEZren laburpena.

PFEZren sarreren eta gastuen laburpen-txostena eska dezakezu BFAren EEEL berriaren aplikazioan, "Erabilgarritasunak" ataletik. Txosten honek ekitaldi bateko EEELaren sarreren eta gastuen idatz-ohar guztien batukaria jasotzen du, jardueraren, EEELaren kapituluaren eta, hala badagokio, gastu-kontuaren kodearen arabera ordenatuta.

Txosten honen edukia hurrengo esteka zehazten da: https://www.batuz.eus/eu/ohiko-galderak?q=249

Sarreren eta gastuen aldi egozketa PFEZn.

PFEZn, oro har, sarrerak eta gastuak eragiketa egiteko aldiari (sortzapena) egotziko zaizkio. Horregatik, bereziki, 2023ko PFEZren zirriborroak 2024an egindako fakturen sarrerak jasoko ditu, 2023ko eragiketa-data badute, eta ez ditu barnean hartuko 2023an egindako fakturen sarrerak, 2022eko eragiketa-data badute.

Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioa 2023ko PFEZn

2023ko PFEZren zirriborroko Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioaren ehunekoa kalkulatzeko, sistemari atxikitzeak ondorioak dituen data hartuko da kontuan.

Hala ere, zure erantzukizuna da Batuz sistemaren betebeharrak geroago betetzen hasi bazara benetan dagokizun konpentsazio-ehunekoa aukeratzea PFEZren aitorpena aurkeztean.

Informazio gehiago.

Batuz sistemari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu www.batuz.eus webgunean.

Batuz proiektuari buruzko kontsultak postontzi hauetara bidera ditzakezu:

 


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali