Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009600
Ezinbesteko baldintza da Foru Ogasunak eta profesional-elkargoek sinatutako lankidetza-hitzarmenari atxikitzea. Ikusi zerrenda.
Horretarako, harremanetan jarri beharko da erakundearen ordezkariaren titulazioari dagokion elkargo profesionalarekin edo elkartearekin, hark ematen baitio alta ordezkari gaitu gisa, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (Nire kudeaketak/Ahalordetzeen erregistroa).
Zuen elkarteak eskaera egin ondoren, aholkularitzaren ziurtagiriarekin sartu beharko duzue "Nire kudeaketak/Ahalordetzeen erregistroa" atalean, eta "Nire atxikipenak" erlaitzetik gaikuntza onartu (zuen elkartearen lankidetza-akordioari atxikitzea). Aholkularien (laguntzaileen) eta bezeroen arteko ordezkaritza BFAn gaitutako ordezkaritza motakoa da, baina edozein motatako ordezkaritza erabil dezakete.
Jarraian, lankidetza-akordio bati atxikitzeko eskaera nola egin eta eskaera hori nola sinatu adieraziko dugu.
Elkargokideak edo elkartekideak informazio-mezu elektroniko bat jasoko du, lankidetza-hitzarmenari atxikitzea sinatzeke dutela jakinarazteko. Atxikipena sinatzeko:
Gaikuntza-akordioari atxikitzea sinatu ondoren, elkargokidearen edo elkartekidearen gaikuntza aktibatzen da, eta, une horretatik aurrera, bezeroak eta hark baimendutako enplegatuak kudeatzeko aukera ematen zaio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.