Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009540
Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsetik jasotako kalte-ordainak PFEZetik salbuetsita daude.
Oro har, erantzukizun zibilagatiko kalte-ordainak salbuetsita daude legez onartutako zenbatekoan.
PFEZri buruzko 3/2021 Jarraibidearen arabera (erantzukizun zibilagatiko kalte-ordainei dagokienez), legez onartutako zenbatekotzat hartuko da, halaber, kalte-ordain hori arau batean finkatuta dagoenean, eta konpentsazioaren zenbatekoak erregelamendu bidez zehaztuko direnez (21/2022 Legearen 3. artikulua), salbuetsita egongo dira, PFEZari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
13/2013 FAko 9.6 art.: Erantzukizun zibilaren ziozko kalte-ordainak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.