www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009537

2022ko PFEZren berrikuntza nagusiak



Gauzazko lan-etekinak 13/2013 FAren 17. art.

Bi berrikuntza azpimarra ditzakegu:

  1. Ez dira gauzazko lan-etekintzat hartuko bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzu publikoa emateaz arduratzen diren entitateei ordaindutako zenbatekoak, enplegatuak beren bizilekuaren eta lantokiaren artean lekualdatzeko helburuarekin, pertsona bakoitzeko 1.500 euroko mugarekin.
  2. Enpresako jantokietan preziomerkeagoko produktu-entregatzat hartuko dira (salbuespenaren ondorioetarako), nahiz eta produktuak enplegatuak jaso, edo bere lantokian edo bere etxean entregatu (telelanaren kasuan).
Araudia:
Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztua erabiliz. 13/2013 FA, 28. art. eta 33 eta 35 FD 47/2014

Jarduera ekonomiko bat garatzen duten eta zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate sinplifikatuari atxikita dauden zergadunek kontuan izan behar dute 2022an gastu gisa kengarriak izango diren ehunekoak honako hauek izango direla:

Lekualdatutako langileentzako araubide berezia
  • 5 urtez luzatu da haren aplikazioa; orain, bizilekua aldatzeko zergaldia eta hurrengo hamar zergaldiak izango dira.
  • Araubide hau 2022. urtera arte aplikatzen zaien jarduera-mota handitu egin da. Bereziki kualifikatutako lanak baino ez ziren, zuzenean eta nagusiki ikerketa- eta garapen-jarduerekin, zientifikoekin, edo izaera tekniko edo finantzarioekin lotutakoak. Orain, gainera, antolakuntzako, gerentziako, kontrol ekonomiko-finantzarioko edo merkataritzako jarduerak sartzen dira, eta norberaren konturako jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunei ere aplikatuko zaie.
  • Lan mota honengatik lortutako etekin osoen salbuespena % 15etik % 30era zabaltzen da.

56 bis artikulua. 13/2013 Errenta. Araubide berezia lekualdatutako langileentzat.

Ekintzailetzaren arloko ordainsari espezifikoak

1.1.22tik aurrera, jasotzen diren etekinen zati bat akzioen edo partaidetzen balioaren bilakaerari lotutako erakundearen akzioak edo partaidetzak erosteko aukerak ematean gauzatzen denean, ez da tributazio eraginkorrik izango galdagarriak izan arte, eta aurrezkiaren oinarriaren ondare-irabazi gisa tributatuko dute.

Zerga-tratamendu hori ekintzaileek jarduera ekonomikoa gauzatzen duten lehen bost urteetan aplikatuko da.

56 quater artikulua. 13/2013 Errenta. Ordainsari espezifikoak ekintzailetzaren esparruan.

Likidazio-oinarria eta kuota osoaren aldaketak.
Tarifaren deflaktazioa eta kuotaren gutxitzearen, baterako tributazioaren eta kenkari pertsonalen eta familiarren eguneratzea 75.77. art.

Inflazioari aurre egiteko, PFEZri eragiten dioten hainbat neurri hartzen dira, hala nola:

Kenkari pertsonalak eta familiarrak, zerga-ordainketa bateratuagatiko murrizketa eta kuota gutxitzea

Kenkari eta murrizketa horiek handitu egingo dira, azpiko inflazio-tasa oinarritzat hartuta.

13/2013 Foru Arauko 77,79,81,82,83 artikuluak

Araudia:

Jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak

Mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain sortu berri, berritzaile edo zilar-ekonomiarekin lotuetan inbertitzeagatiko kenkaria.

2022. urterako kenkariaren ehunekoak handitu dira, honako arrazoi hauengatik:

  1. Inbertsioa ETE/mikroenpresa berritzaileetan edo zilar-ekonomiari lotutakoetan

    Zergadunek ekitaldian eskuratutako edo harpidetutako eta benetan ordaindutako akzioen edo partaidetzen eskurapen-balioaren 100eko 35eko kenkaria aplikatu ahal izango dute.

  2. inbertsioa ETE/mikroenpresa berrietan edo sortu berrietan

    Zergadunek ekitaldian eskuratutako edo harpidetutako eta benetan ordaindutako akzioen edo partaidetzen eskurapen-balioaren 100eko 25eko kenkaria aplikatu ahal izango dute.

  3. Araudia

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali