saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009474

2 edo 5 urtetik gorako sortze-aldia duten akzioen gaineko aukerak



Laneko errendimendua akzioen gaineko aukerak gauzatzeagatik agerian jartzen denean, errendimendua irregularra dela ulertuko da, % 60an edo % 50ean integratuz, aukera egiteko eskubidea ematen denetik 2 edo 5 urte baino gehiago igaro badira eta, gainera, urtero ematen ez badira.

Integrazio-ehuneko horiek aplikatzeko erabiliko den errendimenduaren zenbatekoaren muga honako hau izango da: 20.000 €-ko zenbatekoa errendimendua sortu den urte kopuruarekin biderkatzearen emaitza; soberakina % 100ean integratuko da.

Muga hori bikoiztu egingo da akzioak edo partaidetzak gutxienez 3 urtez mantentzen badira erosteko aukera gauzatzen denetik, eta akzioen gaineko aukeren eskaintza langile guztiei eta baldintza beretan egiten bazaie.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali