www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009424

Nola aurkeztu 390 eredua epez kanpo?



Lehenik eta behin, Jarduera Ekonomikoetan alta emanda egon beharko du, bestela 036 ereduaren bidez egin beharko du. Lokalen alokairua 1/86120 epigrafea.

Ondoren, erreklamatzen zaion BEZa eta aurkeztu gabe dauden aurreko ekitaldi guztiena aurkeztu beharko du.

1. URRATSA

036 eredua bete jardueran alta emateko (kasuan kasu) eta eredua bidaltzeko.

Horretarako, lehenik BILA plataforma instalatzean deskargatu beharko duzu. Nola egin azaltzen duten bideoak erantsi dira.

1. Bideoa: Deskargatu BILA instalatzeko

2. Bideoa: BILA konfiguratu

3. Bideoa: BILA aitortzailearen datuak

(Pertsona fisikoek Ogasunaren bulegoetan alta eman ahal izango dute, 946 125 500 telefonoan hitzordua eskatuta)Rellenar el modelo 036 para darse de alta (según el caso) en la actividad y enviar el modelo.

2. URRATSA

Alokairua izan duen eta aurkeztu ez dituen ekitaldietako 390 EREDUAK AURKEZTU beharko ditu.

Adibidez, 2018, 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietan alokairurik izan baduzu, ekitaldi bakoitzari dagozkion 390 ereduak aurkeztu beharko dituzu.

BEZaren aitorpenak bi modutara aurkeztu ahal izango ditu.

  1. Modeloak BILA plataforman bete.
  2. Halaber, BILAn sortutako fitxategia SEDE ELEKTRONIKOren bidez transmiti dezake. (2023tik aurrera, epez kanpoko aurkezpenak pantailan bete ahal izango dira)

Era berean, 2022ko ekitaldikoak lehen eta bigarren hiruhilekoei dagozkien 303 ereduak aurkeztu beharko ditu. Hirugarren hiruhilekoa urriaren 1etik 25era aurkeztu beharko da.

Oharra:

Sartu EGOITZA ELEKTRONIKORA. Ez baduzu inoiz erabili gure egoitza bideo honetan, nola egin behar duzu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali