Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009320
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/01/01
Salbuetsita daude jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko prestazioak eta bularreko haurra zaintzeko erantzunkidetasunagatiko prestazioak, Gizarte Segurantzaren araubide publikoetatik jasotakoak, eta funtzionarioek kasuan kasuko araubide publikoetatik jasotako prestazio berberak.
Era berean, salbuetsita egongo dira (kontzeptu beragatik Gizarte Segurantzaren gehieneko prestazioaren mugarekin) edoskitzeagatiko baimenari dagozkion zerbitzuak ematen dituzten organoko edo erakundeko funtzionarioek jasotako ordainsariak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.