Berrinbertsioa egiteko epea ezartzen da, eta aukera ematen da zerga-administrazioari berrinbertsio-plan berezi bat eskatzeko, hori justifikatzen duten inguruabar espezifikoak daudenean.
22/01/01 tik. 08/2022 FA aldatua
Zergatik salbuetsita egongo dira honako hauetan agerian geratzen diren ondare-irabaziak:
g) Entitateetako akzioak edo partaidetzak eskualdatzean agerian gelditzen diren ondare-irabazien %50, hain zuzen ere horiek eskuratzeagatik zergadunak foru arau honen 90. artikuluan ezarritako kenkaria aplika dezakeenean, betiere ondorio horietarako aipatutako aginduaren 3. eta 7. apartatuetan xedatutakoa kontuan hartu gabe.
Aurreko paragrafoa xedatutakoa aplikatzeko, zergadunak foru arau honen 90. artikuluaren 6. apartatuan aipatzen den ziurtagiria aurkeztu beharko du.
Salbuespena ondare-irabaziaren 100eko 100era iritsiko da, zergadunak letra honen lehen paragrafoan aipatzen diren akzioak edo partaidetzak eskualdatzean lortutako zenbatekoa berriro inbertitzen duenean, paragrafo horretan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratzean, betiere eskualdatze horren datatik gehienez ere bi urteko epealdian. Kasu horretan, ezin izanen da aplikatu foru arau honen 90. artikuluan ezarritako kenkaria aipatutako berrinbertsioa gauzatzen den akzio edo partaidetzei dagokienez.
Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotakoa baino gutxiago denean, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko zaio berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionalari bakarrik.
Letra honetan aipatzen den % 100eko salbuespena aplikatzearen ondorioetarako, Zerga Administrazioak berrinbertsio-plan bereziak onartu ahal izango ditu, hori justifikatzen duten inguruabar espezifikoak daudenean.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direla ulertuko da frogatzen denean ezen, bere ezaugarri ekonomikoengatik, inbertsioa nahitaez egin behar dela bi urtetik gorako epealdian, oro har ezarritako eskualdaketaren datatik aurrera, edo, gerora sortutako eta behar bezala arrazoitutako inguruabarrengatik, berrinbertsiorako prozesua ezin denean osatu aipatu epealdian.
Berrinbertsio-plan berezia onesteko eskaera egingo da arauz zehazten diren prozedura eta baldintzak betez. Ondare-elementua edo partaidetzak eskualdatu aurreko edo ondoko sei hilabeteko aldian aurkeztuko da eskaera hori, salbu eta ezusteko inguruabarren ondorio denean. Halakoetan, oro har ezarritako eskualdatze-datatik aurrera bi urteko epealdia amaitu baino lehen aurkeztu beharko da eskaera, eta egindako berrinbertsioaren zatia eta hura osatzeko behar den denbora-plana zehaztu beharko dira.
21/12/31 raino
Zergatik salbuetsita egongo dira honako hauetan agerian geratzen diren ondare-irabaziak:
g) Erakundeetako akzioak edo partaidetzak eskualdatzean agerian gelditzen diren ondareirabazien %50, hain zuzen ere horiek eskuratzeagatik zergadunak Foru Arau honen 90. artikuluan ezarritako kenkaria aplika dezakeenean, betiere ondorio horietarako aipatutako aginduaren 3. eta 7. paragrafoetan xedatutakoa kontuan hartu gabe.
Aurreko paragrafoa xedatutakoa aplikatzeko, zergadunak Foru Arau honen 90. artikuluaren 6. paragrafoan aipatzen den ziurtagiria aurkeztu beharko du.
Salbuespena ondare-irabaziaren %100era iritsiko da zergadunak aurreko paragrafoan aipatutako akzioak edo partaidetzak eskualdatzean lortutako zenbatekoa berrinbertitzen duenean, hain zuzen ere lerrokada horretan aipatutako baldintzak betetzen dituzten beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratzean. Kasu honetan, ezin izango da aplikatu aipaturiko Foru Arau honen 90. artikuluan ezarritako kenkaria, berrinbertsioa gauzatzen den akzio edo partaidetzei dagokienez.
Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotakoa baino txikiagoa denean, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko zaio berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondareirabaziaren zati proportzionalari bakarrik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.